Sua + Ameba + Barrrk + Frigo
Uztailaren 15ean hasi eta 19a bitartean Baionako Besta Alternatiboak ospatuko dira. Patxa plazan jarriko den gunean izango da zer entzun eta zer ikusi arrats zein gauez, bestelako jai eredu baten alde, egitarau anitz eta koloretsuan.
Bizkaiko Maruri-Jatabe herrian sortu zen Sua taldea 2017 urtean. Aurretik Dekot bezalako taldeetan ibilitakoak ziren taldeko zenbait musikari, eta abiadura bizian sortu zituzten egitasmo berriaren lehen kantuak. Taldearen izen bera zuen disko txikiarekin ezagutugu genituen 2019 urtean, eta denbora gutxira heldu zitzaien ‘Ordu beltzak’ iraupen luzeko lehen diskoa grabatzeko aukera Airaka diskoetxearen zigilupean. Rock kantuak lantzen ditu laukote bizkaitarrak, energia eta intentsitateekin jolastuz kantu dantzagarrietan. Batzuetan leun, besteetan oldarkor, zuzenean gozatzeko taldea da Sua. 2022ko neguan ikusten du argia taldearen estudiok azken emaitzak, eta ‘Gorde Genituen Beldurrak’ izenpean kaleratzen da lana beste behin Airaka zigilupean.
DISKOGRAFIA
π Sua [2019] π Ordu beltzak [2021] π Gorde Genituen Beldurrak [2022]
Usurbilgo jaietako bertsio gauaren pizgarritik sortutako taldea da Ameba. Malen Azpiazu Zubeldia (ahotsa), Enara Eizagirre Hueta (bateria), Haritz Zabaleta Eizagirre (gitarra) eta Jon Mikel Azpiazu Zubeldia (baxua) gazteek osatzen dute. Pandemiak eta honek ekarri zuen konfinamenduak haien dinamika eten bazuen ere, sortzeko aprobetxatu zuten garai hori eta 2021ean kaleratu dute garai horretan sortutako kantu sorta. βElikatuzβ da argitaratu berri duten diskoaren izena, 7 kantuz osatua, Martxel Arkarazorekin grabatua Andoaingo Garate estudioan.
DISKOGRAFIA
π Elikatuz [2021] π Munduari [2024]
BAIONAKO BESTA ALTERNATIBOAK 2026Β – KONTZERTUAK – PATXA PLAZA
UZTAILAK 15 ASTEAZKENA
18:30 Sua
21:35 Ameba
23:30 Barrrk
01:00 Frigo
UZTAILAK 16 OSTEGUNA
18:55 Eraldatzen
21.50 Bisaiak
23:35 Mizelium
01:00 Zeze
UZTAILAK 17 OSTIRALA
17:00 Somak
20:00 Sheep’n’beer
22:00 Sons of Kentucky
23:15 RTZ
01:00 Kalume
UZTAILAK 18 LARUNBATA
17:45 Aramu
19:15 White Carters
21:30 Txoriburu
23:15 Perlata
00:30 Le Coupe Gorge
UZTAILAK 19 IGANDEA
15:00 Nat eta Watson
18:00 Moira Krank
Rue des Tonneliers
Baiona
(Lapurdi)