Pote Oi +Naxker + DJ Lira
Musika egitarau ederra prestatu dute Dimako jaietarako. Gauero izango da zer entzun musikalki askotariko doinuez. Emanaldi guztiak, nola ez, doakoak izango dira.
Naxker taldea 2022 urtean sortzen da Nafarroako Atarrabia herrian. Musikalki pop eta punk-rock estiloen nahasketa aurkezten dute eta hau oinarri izanda sortzen dituzte kantuak. 2024ko irailan haien lehenengo diska plazaratu zuten ‘Matxenia II’ izenpean, Josu Erviti soinu teknikariaren gidaritzapean grabatua. 2025 honetan ikusiko du argia taldearen EP berriak, ‘Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?’ izeneko lana, bost kantuz osaturiko grabaketa.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Matxenia II’ [2024] 📀 ‘Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?’ [2025]
DIMAKO JAIAK – SANPEDROAK – KONTZERTUAK
Bagilak 25, egunena
23:00etan, Andoni Ollokiegi eta Sarkidi.
Bagilak 26, barikua
23:00etan, Pote Oi, Naxker eta DJ Lira.
Bagilak 27, zapatua
22:30ean, Perlata, Biznaga eta Hausten.