AKKER + GANIBET + NAXKER
Uztailaren 3an Akker, Ganibet eta Naxker (argazkian) Zumaiako gaztetxean ariko dira zuzenean. Sarrerak aurrez Nikol tabernan edo @gaztiok_piztu instagramera idatzita.
Naxker taldea 2022 urtean sortzen da Nafarroako Atarrabia herrian. Musikalki pop eta punk-rock estiloen nahasketa aurkezten dute eta hau oinarri izanda sortzen dituzte kantuak. 2024ko irailan haien lehenengo diska plazaratu zuten ‘Matxenia II’ izenpean, Josu Erviti soinu teknikariaren gidaritzapean grabatua. 2025 honetan ikusiko du argia taldearen EP berriak, ‘Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?’ izeneko lana, bost kantuz osaturiko grabaketa.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Matxenia II’ [2024] 📀 ‘Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?’ [2025]
Amaiur Goikoetxea (ahots nagusia eta sinteak) eta Ekain Alegre (gitarra, teklatuak, ahotsa) musikariek osatzen dute Gabinet egitasmoa, eta kantu solteen bidez ezagutu genituen sarean. Nafarroako Sakana bailaratik datoz eta bidean ‘Zure Zeru’ disko txikia plazaratau dute, Pop kutsua du beraien musikak, baina hyperpop-etik ere edaten dute. Bikoak sortukiko kantuen artean Gazteon Eskutik ekimenaren ‘Galdera guztiak’ kantua topatu diateke ere, Irune Ziztada lagun egindako kanta.