Izan Bai + Bele

04
Uzt
23:00
USURBIL (GIPUZKOA)
Frontoian
Doako emanaldia, jaiak

Usurbilgo jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Txosnagunean eta Frontoian kontzertu ugariz gozatzeko aukera izango da musika egitarau koloretsu eta anitzaz.

BELE

Lide Hernando musikariak gidatzen du Bele egitasmoa. Urteak atzera Liher taldean ezagutu genuen, eta egun taldea etenaldi mugagabean den honetan, Belek bere hegaldia abiatu du. Musikalki anitza da Belek proposatzen duena: Soula, funkya, bluesa, musika beltza, urbanoa edo dancehall doinuak. Kontzertuetarako banda izango du ondoan, eta bide horretan Iñigo Etxarri bateri-jole lanetan, Maria Antunez baxuan eta gitarran, eta Sara Alonso teklatuak izango dutu lagun, gitattaz eta ahotsaz arduratuko den Lidek. Bidean, bi disko kaleratu ditu, 2023 urteko ‘Herrari’ eta 2025 urtean argia ikusi zuen ‘Muturrez Zerura’ diskoak, biak, plafaforma digitaletan (Spotyn ezik) eta binilo ederrean kaleratuak besteak beste.

DISKOGRAFIA
📀 Herrari [2023] 📀 Muturrez Zerura [2025]

Izan Bai

Ixak Arruti musikari usurbildarraren ekimenez sortu zen Izan Bai taldea 2023. urtean. Urteak atzera Mendueku Itxua, Izerberg, La Regadera edo Neona bezalako taldeetan ibili eta gero, bere musika sustraietara itzuli nahi izan du metal musika oinarri duen egitasmo berria martxan jartzean. Egun talde eran aritzen dira Urtzi Olaziregi (baxua), Martin Larrañaga (bateria) eta Ibon Aginaga (gitarra) musikariekin laukotea osatuz. Taldekideek ere musika abentura ezberdinetan aritu dira, besteak beste, Mendeku Itxua, SOA, Krauusk edota Kudai taldeetan ibilitakoak baitira.

DISKOGRAFIA
📀 Dena Galdu Baino Lehen (2024)

USURBILGO FESTAK – KONTZERTUAK – TXOSNAGUNEA eta FRONTOIA

UZTAILAK 01 ASTEAZKENA
22:30 Bertsio gaua (Txosnetan)

UZTAILAK 02 OSTEGUNA
21:00 Bide Batez erromeria (Frontoian)
23:30 Aingura + La Furia + Dj Siwanaba (Txosnetan)

UZTAILAK 03 OSTIRALA
20:00 Tapia eta Leturia (Frontoian)
22:00 The Lio + 48280 + Dj Moskato (Txosnetan)

UZTAILAK 04 LARUNBATA
23:00 Izan Bai + Bele (Frontoian)
01:30 Bad Sound + Fifi eta Fefa (Txosnetan)

UZTAILAK 05 IGANDEA
23:30 Enaitz eta Erkizi erromeria (Txosnetan)

Kokapena
Txosnagunea Usurbil
https://www.instagram.com/xauxartxoznabatzordea/
Txosnagunea Usurbil(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak