The Lio + 48280 + Dj Moskato
Usurbilgo jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Txosnagunean eta Frontoian kontzertu ugariz gozatzeko aukera izango da musika egitarau koloretsu eta anitzaz.
The Lio talde gaztea eta berria izan arren, 2020. urtean sortua, dagoeneko bere lehenengo diskoa kaleratu du: ‘The Lio’. Intro bat eta hamahiru abesti ditu debuteko lanak eta Iruñeako Sound of Sirens studioan grabatua eta mazterizatua izan da Julen Urzaiz soinu teknikariaren eskutik. Musikalki Punk & roll giroak jorratzen dituzte zuzeneko indartsuaz. Euskaraz eta gazteleraz abesten dituzte kantuak.
USURBILGO FESTAK – KONTZERTUAK – TXOSNAGUNEA eta FRONTOIA
UZTAILAK 01 ASTEAZKENA
22:30 Bertsio gaua (Txosnetan)
UZTAILAK 02 OSTEGUNA
21:00 Bide Batez erromeria (Frontoian)
23:30 Aingura + La Furia + Dj Siwanaba (Txosnetan)
UZTAILAK 03 OSTIRALA
20:00 Tapia eta Leturia (Frontoian)
22:00 The Lio + 48280 + Dj Moskato (Txosnetan)
UZTAILAK 04 LARUNBATA
23:00 Izan Bai + Bele (Frontoian)
01:30 Bad Sound + Fifi eta Fefa (Txosnetan)
UZTAILAK 05 IGANDEA
23:30 Enaitz eta Erkizi erromeria (Txosnetan)