Ekiza
Kantagiltza zikloaren barnean Ekiza zuzenean ariko da Oiartzunen ekainaren 21 arratsean. Emanaldia Gotzon Barandiaranek gidatuko du. Sarrerak aurrez 7 euroen truke eskura daitezke Kastro Berri tabernan.
Jurgi Ekiza, 1980an jaiotako Baionako musikaria da. 2006an Willis Drummond musika taldea sortu zuen eta bertako gitarra-jolea eta abeslaria da. Bakarlari gisa 2015ean lehenengo diskoa kaleratu zuen, ‘bH036-LP’, bertan, bera izan zen instrumentu guztiak jo zituena eta giro intimoko kantu ederrak sortu zituen. 2017an, Amanita estudioan zuzenean jotako saioa kaleratu zuen ‘Ekiza 2016/IX/04 Amanita Studio’ izenarekin. Azkenik, 2025 honetan ‘Argitzala’ disko kaleratu du. Diskoa kalean bira erraldoi batean murgilduko da musikari lapurtarra.
DISKOGRAFIA
📀 bH036-LP [2015] 📀 Amanita [2016] 📀 Argitzala [2025]