Ekiza + Trikirrika + Murgi

GAUR
19
Eka
19:00
ATHARRATZE-SORHOLÜZE (ZUBEROA)
Prefosta
Doako emanaldia

Ekainaren 19an Ekiza (argazkian), Trikirrika eta Murgi zuzenean ariko dira Atharratzek Prefosta ostatuan. Emanaldia doakoa izango da eta 19.00etan hasiko da.

EKIZA

Jurgi Ekiza, 1980an jaiotako Baionako musikaria da. 2006an Willis Drummond musika taldea sortu zuen eta bertako gitarra-jolea eta abeslaria da. Bakarlari gisa 2015ean lehenengo diskoa kaleratu zuen, ‘bH036-LP’, bertan, bera izan zen instrumentu guztiak jo zituena eta giro intimoko kantu ederrak sortu zituen. 2017an, Amanita estudioan zuzenean jotako saioa kaleratu zuen ‘Ekiza 2016/IX/04 Amanita Studio’ izenarekin. Azkenik, 2025 honetan ‘Argitzala’ disko kaleratu du. Diskoa kalean bira erraldoi batean murgilduko da musikari lapurtarra.

DISKOGRAFIA
📀 bH036-LP [2015] 📀 Amanita [2016] 📀 Argitzala [2025]

Kokapena
Prefosta
https://www.instagram.com/prefosta/?hl=es
Bilaketa metodo berriak