SKABIDEAN + BIDEAN erromeria
Musika egitarau ederra prestatu dute Txosnagunean Leioako San Juan jaietarako. Gauero izango da zer entzun Elexalden jarriko den gunean. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.
Skabidean 2012an Iruñerrian sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Egun 10 musikarik osatzen dute eta dagoeneko taldeak 200 kontzertu baino gehiago eman ditu euskal geografiaren bazter guztietan zehar.
Taldeak doinu karibetarrak Euskal Herriratzen ditu, jamaikako doinu sinkopatuak, hain zuzen. Hala ere, taldea ez da jamaikar garbizalekeriarekin mugatzen, eta skaz, reggaeaz eta rocksteadyaz haratago, boogiea edo funkya bezalako estiloak lantzen saiatzen da, beti ere jamaikar musikak berezkoa duen erritmo sinkopatu bereizgarria mantenduz. Gainera, taldeak euskaraz egiten du bere abestien gehiengoa, baina hainbat abesti eta errepika grabatu ditu ingeleraz, baita bi gazteleraz ere.
Egun, taldea 10 kidez osaturik dago: gizonezko abeslari bat, 2 emakumezko abeslari, baxujolea, gitarrajolea, bateriajolea, teklatujolea eta hiru haizezko (tronboijolea, tronpetajolea eta saxofoijolea). Dagoeneko taldeak estudioko 4 disko karrikaratu ditu: ‘Skabidean’ (2017), ‘Bideak darrai’ (2018), ‘Izaera’ (2020) eta ‘Hiri zahar zikina’ (2022).
SAN JUAN JAIAK 2026 – LEIOA
TXOSNAGUNEKO – KONTZERTUAK
EKAINAK 19 OSTIRALA
22:00 Kontzertua. HORAS MUERTAS + MIRUA
EKAINAK 20 LARUNBATA
21:30 Kontzertua. ALARMA MOREA + ILBERRI
EKAINAK 21 IGANDEA
21:00 Kontzertua. DALE KALIGULA + XIBEROOTS + MALOA BROTHERS.
EKAINAK 22 ASTELEHENA
22:00 Kontzertua. BASAKI + OREKKA erromeria
EKAINAK 23 ASTEARTEA
22:00 Kontzertua. SKABIDEAN + BIDEAN erromeria