Skabidean + Kilimak

26
Eka
22:00
HERNANI (GIPUZKOA)
Gudarien plaza
Doako emanaldia, jaiak

Hernaniko San Juan jaien barnean, Skabidean eta Kilimak zuzenean ariko dira Hernaniko Gudarien plazan. Emanaldia doakoa izango da eta 22:00etan hasiko da.

Skabidean

Skabidean 2012an Iruñerrian sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Egun 10 musikarik osatzen dute eta dagoeneko taldeak 200 kontzertu baino gehiago eman ditu euskal geografiaren bazter guztietan zehar.

Taldeak doinu karibetarrak Euskal Herriratzen ditu, jamaikako doinu sinkopatuak, hain zuzen. Hala ere, taldea ez da jamaikar garbizalekeriarekin mugatzen, eta skaz, reggaeaz eta rocksteadyaz haratago, boogiea edo funkya bezalako estiloak lantzen saiatzen da, beti ere jamaikar musikak berezkoa duen erritmo sinkopatu bereizgarria mantenduz. Gainera, taldeak euskaraz egiten du bere abestien gehiengoa, baina hainbat abesti eta errepika grabatu ditu ingeleraz, baita bi gazteleraz ere.

Egun, taldea 10 kidez osaturik dago: gizonezko abeslari bat, 2 emakumezko abeslari, baxujolea, gitarrajolea, bateriajolea, teklatujolea eta hiru haizezko (tronboijolea, tronpetajolea eta saxofoijolea). Dagoeneko taldeak estudioko 4 disko karrikaratu ditu: ‘Skabidean’ (2017), ‘Bideak darrai’ (2018), ‘Izaera’ (2020) eta ‘Hiri zahar zikina’ (2022).

Kilimak

Euskal Herrian askotariko musika egiten da egun, eta guztietan bada euskarazko talderik: Rocka, popa, elektronika, reegaea, metala… eta zergatik ez, runbak! Kilimak taldea Euskal Herria dantzan jartzera etorri da, eta Baga Biga diskoetxearen babesean kaleratu duten lehen diskoan argiki ikusten da hori. ‘Euskal Herriko Runba’ izenpean datorren diskoan sei kantu bildu dituzte, eta zuzeneko emanaldiak zenbait kantu ezagunen moldaketekin osatzen duten. Kilimak taldea dantzarako gonbite zuzen bat da.

Kokapena
Hernani - Gudarien plaza
Hernani - Gudarien plaza(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak