ZUGA

03
Uzt
22:00
LEMOA (BIZKAIA)
Kodigoa Taberna
Doako emanaldia

Uztailaren 3an Zuga zuzenean ariko da Lemoako Kodigoa tabernan. Kontzertu hau duo formatuan garatuko da Lemoako Kodigoa tabernaren kanpoaldean Unai Markina perkusionistaren laguntzaz.

Zuga

ZUGA musika egitasmoa 2021. urtean sortzen da Gernika-Lumoko Iparragirre Rock Elkarteko entsegu lokaletan. Hainbat taldetan ibili ondoren bere bakarkako ibilbideari hasiera emateko helburua izanik eratzen da Asier Zugadik gidaturiko proiektu hau. Helburua, pop kutsuko abesti soilak lantzea da bakarka nahiz lagunen laguntzaz. Bidean disko bat kaleratu du, 2025 urteko ‘Zimeltzeaz’ lana.

DISKOGRAFIA
📀 Zimeltzeaz (2025)

Bilaketa metodo berriak