Ziraun + Modus Operandi + Rat-Zinger
Betagarri, Lauroba eta Vendetta bezelako talde mitikoetan ibilbide luzea egindako Iñaki Ortiz de Villalba, Andoni Garcia Matxain, Enriko Rubiños eta Ruben Antonek, Julen Barandiaran eta Gonzalo Fernandez de Larrinoarekin batera sortutako taldea. 2018an taldearen izena daraman lehen diska plazaratu zuten eta 2021ean ‘Dantza gaitezen hil arte’. Askotariko doinu, erritmo eta estiloak uztartzen dituzte, hala nola ska, rock, funk, salsa, rap edota erritmo lantindarrak, garai makurretarako dantzarako gonbita luzatuz. Berriki disko berri bikoitza kaleratu du bandak ‘Atzo / Gaur’ izenpean.
DISKOGRAFIA
📀 Modus Operandi [2018] 📀 Dantza gaitezen hil arte [2021] 📀 Atzo / Gaur[2023]
Ziraun Gernika-Lumoko rock talde berria da. Formazioa Nerea Rute (ahotsa), Ibon Bilbao (Gitarra), Asier Morales (Gitarra), Mikel Conde (Baxua) eta Pello Arriolak (bateria) osatzen dute, taldekide gazteak baina musika munduan murgildutakoak. Taldea 2022an sortu zen eta 2023an bere lehen single-a argitaratu du, “Bizitza Baten Zirriborroa”. Boskote honek rock iluna melodia itsaskorrekin konbinatzen ditu, euskarazko kantuak sortuz. Haien lehen lanak erantzun bikaina jaso du eta orain oholtzetara igo dira, kontzertuz beteriko udaberri-udako bira batean murgildurik.