Zetak + Ziraun +Sutam + Akerbeltz

10
Eka
21:00
MUXIKA (BIZKAIA)
San Roman
Doako emanaldia

Ekainaren 10ean Muxikako Gazte Eguna ospatuko da eta bertan Zetak, Ziraun (argazkian), Sutam eta Akerbeltz izango dira zuzenean 21.00etatik aurrera. Gaua DJ Txillardegik borobilduko du.

Ziraun

Ziraun Gernika-Lumoko rock talde berria da. Formazioa Nerea Rute (ahotsa), Ibon Bilbao (Gitarra), Asier Morales (Gitarra), Mikel Conde (Baxua) eta Pello Arriolak (bateria) osatzen dute, taldekide gazteak baina musika munduan murgildutakoak. Taldea 2022an sortu zen eta 2023an bere lehen single-a argitaratu du, “Bizitza Baten Zirriborroa”. Boskote honek rock iluna melodia itsaskorrekin konbinatzen ditu, euskarazko kantuak sortuz. Haien lehen lanak erantzun bikaina jaso du eta orain oholtzetara igo dira, kontzertuz beteriko udaberri-udako bira batean murgildurik.

Zetak

Pello Reparaz musikari nafarrak abian jarritako musika egitasmoa da Zetak. Urteak atzera vendetta taldearen Euskal Herriko agertokietan ehundaka emanaldi eskaini eta gero, territorio berrietan murgiltzeko nahia azaldu zuen Arbizu herriko artistak. Bide horretan, musika elektronikoa euskaraz sortzea izan zen egitasmoaren lehen abiapuntua, eta geroztik langintza horretan dabil, bere banda lagun. Denbora tarte honetan bi lan plazaratu ditu taldeak: 2019an debuteko diskoak ikusi zuen argia taldearen izenpean. 2020 urtean, berriz, ‘Zeinen ederra izango den’ lana argitaratu zuen bandak. Bi diskoak, zuzenean eztanda egiteko prest diren kantuez osatuak!

Bilaketa metodo berriak