Zauria + Ezta Ilen
Uztailaren 17an Ezta Ilen (argazkian) eta Zauria taldeak zuzenean ariko dira Lekeitioko Galarrenan. Emanaldia 19.30etan hasiko da eta doakoa izango da. Ezta Ilen taldeak berriki kaleratu duen ‘Oroituko gara, biharko egunez’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan.
2020 urtean Zaldibar (Bizkaia) herrian hiruko moduan sortzen da Ezta Ilen banda. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte: 2023 urtean taldearen debutekoak ikusi zuen argia, eta 2026an, berriz, estudioko bigarren emaitzak, 10 kantuz osaturiko lan luzea. Rockak, Hardcoreak eta punkak bat egiten dute taldearen doinuetan eta iluntasuna nabaria da hirukoaren doinuetan. Lehen diskotik bigarrenera izandako garapena argia da, taldea beste eremu batzuetara eraman baititu bere doainuak, beti ere, hasierako sustraiak galdu gabe. Aritz Aranburu ‘Tarran’ (ahotsa eta baxua), Ander San Martin (gitarra) eta Sergio Devesa (bateria) dira Ezta Ilen.
DISKOGRAFIA
📀 Ezta Ilen (2023) 📀 Oroituko gara, biharko egunez (2026)