Zaunka
Musika egitarau polita prestatu dute Donostiako Piratek jai egunetarako. Betiko moduan portuko La Flamenkako agertokia izango da Piraten musika gune nagusia, eta bertan ospatuko dira musika emanaldi gehienak. Era berean, Trinitate plazako gunean ere zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da afarien orduan.
Musika talde batetik haratago doan egitasmoa da Zaunka. 2020 urte inguruan Lizarraldean sortuak, musikaz gain, antzerkia, umorea, inprobisazioak eta bestelako proposamen eszenikoak toki dute taldearen emanaldi bakoitzean. Taldeak sorturiko abestiekin batera, kantu ezagunen moldaketak jotzen dituzte zuzenekoetan formatu akustikoan. Musikalki reggaea, kunbia, reggaetoia eta rumba flamenkoaren arteko fusioa egiten du hirukoak, beti ere funky ukitu batzuekin.
DONOSTIAKO ASTE NAGUSI PIRATA 2026 – KONTZERTUAK – TRINIA
ABUZTUAK 8 LARUNBATA
23:05 Zaunka
ABUZTUAK 9 IGANDEA
23:05 Peppermint Sextet
ABUZTUAK 10 ASTELEHENA
23:05 Lappa
ABUZTUAK 11 ASTEARTEA
23:05 Andoni Ollokiegi + Olloki
ABUZTUAK 12 ASTEAZKENA
23:05 Xabier Badiola
ABUZTUAK 13 OSTEGUNA
21:00 Ganbara ostatua
23:05 Dayron Corvea eta Aner Jauregi (Silvio Rodriguezen abestiak)
ABUZTUAK 14 OSTIRALA
23:05 Eira + Saioa ErreugiƱak + King Konsul + Revolutionary Brothers
BERTAN BEHERA (Ikuskizun eta ekitaldietarako langileen greba)
ABUZTUAK 15 LARUNBATA
23:05 La Jodedera