XSakara
30
Uzt
22:30
ANDOAIN (GIPUZKOA)
Etxeberrieta plaza
Doako emanaldia, jaiak
XSakara
16 urte besterik ez zituenean hasi zen rapeatzen Xabier Gutierrez musikaria, eta bertan sortu zen XSakara egitasmoa. Musikalki elektronikaren munduan mugitzen da, hip hopa, funka eta trapa bezalako erritmoekin jolastuz. ‘Ilargiaren Semea 1619’ diskoari esker bere tokia topatu zuen eszenan, eta zuzenekoaetan murgildu Euskal Herria zeharkatuz. 2022ko neguan ‘Lurrikarak’ lana plazaratu zuen USB formatuan, eta 2023 honetan zenbait kantu berri zintzilikatu ditu sarean.