Uda + Braulio
Uztailaren 25 gauean uda eta Braulio (argazkian) zuzenean ariko dira Getxoko Santa Anan. Emanaldia doakoa izango da eta 22.30etan hasiko da.
Ander (ahotsa eta gitarra), Ibai (gitarra), Gaizka (ahotsa eta baxua) eta Unax (bateria eta koruak) musikariek osatzen dute gaur egun UDA taldea, Bizkaiatik euskaraz abestutako Punk freskoa. 2023ko udaberrian lehen diska atera zute ‘UDA’ izenekoa, eta Corsarios Estudiosetan, Loloren eskutik grabatua eta nahastua. Zuzeneko batzuk eman ondoren, 2024ko uda eta udazkena bitartean ‘Ekaitza’ izeneko lana grabatzen da Koba Estudioan, Xanpek grabatua eta nahastua.
Braulio taldea Ondarrutik dator eta musikalki rock giroak lantzen dituzte, bere espazio desberdinetan. Urteak atzera hainbat egitasmoetan murgilduak izan dira taldeko kideak, eta egun Kepa Arakistain (gitarra eta ahotsa), Gotzon Eizagirre (baxua eta koruak) eta Ruben Bernedo (bateria eta koruak) dira Braulio. Musika bidean hiru EP argitaratu dituzte.
DISKOGRAFIA
📀 Braulio [2020] 📀 Lur azpira itzuli [2023] 📀 Bidai on bat [2024]