Txapela Brava + Bad Sound + Itzal erromeria
2003.urtean Irun (Gipuzkoa) herrian sortutako musika taldea da Bad Sound. Reggae, Dancehall eta Ragga estiloak biltzen dituen musika egitasmoak urteak daramatza Euskal Herriko eszenatoki ezberdinak alaitzen eta aztoratzen. Selektah Stepi (DJ) eta Kenitra (MC) dira egun Bad Sound taldeko kideak, eta urte hauetan guztietan ehundaka (milatik gora akaso…) emanaldi eskaini dituzte. Euskal reggae eszenako beteranoak dira, eta erreferente izan dira gerora etorri diren gazte belaunaldi askorentzat. Taldearen estudioko azken diskoak 2018 urtean ikusi zuen argia ‘Birsortzen’ izenean.
MENDEXAKO JAIAK 2026 – KONTZERTUAK
UZTAILAK 30 OSTEGUNA
22:30 Txapela Brava + Bad Sound + Itzal
UZTAILAK 31 OSTIRALA
22:00 Dr. Palauer + Dj Noya
ABUZTUAK 01 LARUNBATA
23:00 Streetwise + Ezpalak + Dj Aixe