Txalainak
Mendexako Patxon tabernan egitaraua prestatu dute uda honetarako! Uztailaren 23an, esaterako, Txalainak taldea ariko da zuzenean.
Hertzainak taldearen kantuak modu akustikoan jotzen dituen hiruko egitasmoa da honakoa, jatorrizko kantuak modu biluziago batean eskeiniz. Euskaraz egindako rocka ulertzeko ezinbesteko banda izan da hertzainak, eta gerora etorri diren talde askoren erreferentzia. Txalainak taldea Bilboko Errekalde auzotik dator, Juanra Calabaza eta Manolo Villabrille (gitarrak eta ahotsak) eta David Tobal (perkusioa) dira taldeko kideak. Txalainak taldearen kantu zerrendan ez dira falta ‘Eh, TXo’, ‘Pakean Utzi arte’, ‘Aitormena’, ‘Hau dena aldatu nahi nuke’, ‘Amets prefabrikatuak’ edota ‘Ta zer ez da berdin’ bezalako klasikoak.
PATXON TABERNA – UDAKO KONTZERTUAK – MENDEXA
UZTAILAK 23 Txalainak
ABUZTUAK 12 D’Capricho
ABUZTUAK 29 The FreeTangas