Su Ta Gar + Makala DJa
Andoaingo San Juan jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Goiko Plazan eta Nafarroa plazan burutuko dira zuzenekoak, musikalki, eskaintza oparoaz.
Aurkezpen gutxi behar duen taldea da Su Ta Gar. 30 urte baino gehiago zuzenean, eta disko eta kontzertu asko sorbalda gainean. Beti bere ildo gogorrari leial, Euskal Herrian heavy euskalduntzea lortu zuen taldea da Eibarrekoa. Gerora, ildo horretara lerratu ziren talde asko, eta gaur egun oraindik hasierako doinuak eta ostean sortutako berriagoak ere maiz entzuten dira. Diskografia oparoa batu du taldeak, eta 2022ko neguan kaleratu da taldearen estudioko azken emaitza ‘Alarma’ izenpean. Diskoak disko, eta urteak urte, oraindik egurra banatzeko prest den lauko arriskutsua da Su Ta Gar taldea.
SAN JUAN JAIAK 2026 – ANDOAIN
KONTZERTUAK
EKAINAK 19 OSTIRALA
20:30 Bertzesfer Goiko Plaza
23:00 Marea, Platero y tú eta Extremoduro talden tributu bandak
EKAINAK 20 LARUNBATA
23:00Su Ta Gar + Makala DJa
EKAINAK 21 IGANDEA
18:00 Ezekiel DJ-a Nafarroa plazan.
20:30 Puro Relajo Goiko plaza
EKAINAK 22 ASTELEHENA
21:00 Oihane Ulanga + Devil Records + Guxo + CSK013 + Amilibia DJ
EKAINAK 23 ASTEAZKENA
23:30 Queen tributoa- Udal Musika Eskolako banda eta gonbidatu bereziak Goiko plazan
23:30 Mirua + Bengo + Siwanaba DJ Nafarroa plazan
EKAINAK 24 ASTEZKENA
20:00-22:00 Trikidantz Nafarroa plazan