Su Ta Gar

14
Abu
23:30
LEITZA (NAFARROA)
Plazan
Doako emanaldia, jaiak

Leitzeko pestetan ez da zuzeneko musikarik faltako. Herriko plazan eta Atekabeltz gaztetxean zuzenekoak prestatu dira, gauero, musika eskaintza anitzaz.

Su Ta Gar

Aurkezpen gutxi behar duen taldea da Su Ta Gar. 30 urte baino gehiago zuzenean, eta disko eta kontzertu asko sorbalda gainean. Beti bere ildo gogorrari leial, Euskal Herrian heavy euskalduntzea lortu zuen taldea da Eibarrekoa. Gerora, ildo horretara lerratu ziren talde asko, eta gaur egun oraindik hasierako doinuak eta ostean sortutako berriagoak ere maiz entzuten dira. Diskografia oparoa batu du taldeak, eta 2022ko neguan kaleratu da taldearen estudioko azken emaitza ‘Alarma’ izenpean. Diskoak disko, eta urteak urte, oraindik egurra banatzeko prest den lauko arriskutsua da Su Ta Gar taldea.

LEITZEKO PESTAK 2026 – KONTZERTUAK –

ABUZTUAK 8 LARUNBATA
23:00 Super Lore + Oi!huka + DJ Primikass (Gaztetxean)

ABUZTUAK 10 ASTELEHENA
23:00 Elektronika gaua (Gaztetxean)

ABUZTUAK 12 ASTEAZKENA
23:30 Maruxak (Plazan)
Ondoren, DJ Fifi ta Fefa (Gaztetxean)

ABUZTUAK 14 OSTIRALA
23:30 Su Ta Gar (Plazan)
ondoren, Iruinyard Sound System (Gaztetxean)

 

Bilaketa metodo berriak