Skabidean + Rukula
Otsaiaren 15 gauean Skabidean (argazkian) eta Rukula zuzenean ariko dira Andoaingo gaztetxean. Emanaldia 22.00etan hasiko da eta Skabidean taldeak disko berria aurkeztuko du gaualdi beroan.
Skabidean 2012an Iruñerrian sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Egun 10 musikarik osatzen dute eta dagoeneko taldeak 200 kontzertu baino gehiago eman ditu euskal geografiaren bazter guztietan zehar.
Taldeak doinu karibetarrak Euskal Herriratzen ditu, jamaikako doinu sinkopatuak, hain zuzen. Hala ere, taldea ez da jamaikar garbizalekeriarekin mugatzen, eta skaz, reggaeaz eta rocksteadyaz haratago, boogiea edo funkya bezalako estiloak lantzen saiatzen da, beti ere jamaikar musikak berezkoa duen erritmo sinkopatu bereizgarria mantenduz. Gainera, taldeak euskaraz egiten du bere abestien gehiengoa, baina hainbat abesti eta errepika grabatu ditu ingeleraz, baita bi gazteleraz ere.
Egun, taldea 10 kidez osaturik dago: gizonezko abeslari bat, 2 emakumezko abeslari, baxujolea, gitarrajolea, bateriajolea, teklatujolea eta hiru haizezko (tronboijolea, tronpetajolea eta saxofoijolea). Dagoeneko taldeak estudioko 4 disko karrikaratu ditu: ‘Skabidean’ (2017), ‘Bideak darrai’ (2018), ‘Izaera’ (2020) eta ‘Hiri zahar zikina’ (2022).
Musikalki, rock instrumentala oinarri duen doinu koktelara dantzagarri eta eroa da Rukula taldea. 2014 urtean sortuak, hiru disko argitaratu dituzte denbora tarte honetan, azkena, 2023 urteko ‘Traganarru’ izeneko lana. Disko guztiak Andoaingo Garate Studioetan grabatuak izan diraa Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Bertan, etiketa bakarrean sailka ezineko kantuak biltzen dira. Zuzenean eztanda egiteko prest den banda da honakoa!
DISKOGRAFIA
📀 Rukula [2016] 📀 Hazi Beltzak [2018] 📀 Tranagarru [2023]
Aita Larramendi Kalea, 33
20140 Andoain