Silitia + …
Santutxuko jaietan ere zuzeneko musika izango da! Basarrate landan burutuko dira zuzenekoak, gauero, musika eskaintza zabalaz.
Ibai Silicato eta Xabier Barrutia musikariek sortu zuten Silita 2020 urte inguruan. Egitasmoaren lehen urteak biko formatuan eman zituzten, eta hor sortu zuten ‘Punky-funky-elektro-euskal-rock’ etiketa. Bidean kontzertu andana eskaini zituzten eta ordenagailu bat, beren ahotsak, eta baxu bat lagun agertokiak erre zituen bikoak. Egun, laukote bezala taularatzen da banda, eta batez ere taldearen azken diskoa den ‘Mirari Orok Tapatzen Zauria’ diskoan oinarritzen dute zuzeneko kantu zerrenda. Egun, ‘brioche pop’ etiketa erabiltzen dute euren musika definitzeko, tartean punk, funka eta post punka landuz kantu ero bezain beroetan.
SANTUTXUKO JAIETAKO KONTZERTUAK 2026 – BASARRATE LANDAN
UZTAILAK 14 ASTEARTEA
20.00 X. musika lokal maratoia
UZTAILAK 15 ASTEAZKENA
22:00 Kinkila
UZTAILAK 16 OSTEGUNA
22:00 Ruizza musika jartzailea
UZTAILAK 17 OSTIRALA
22:00 Silitia + …
UZTAILAK 18 LARUNBATA
22:00 On + Potato + Boiler Room: Nvjs