SARA ZOZAYA + XAK

01
Mar
18:00
HONDARRIBIA (GIPUZKOA)
Psilocybenea
Sarrera: Aurrez 10 euro. Bertan 13 euro

Martxoaren lehen egunean Sara Zoizaya (argazkian) eta Xak zuzenean ariko dira Psilocybenea aretoan.

SARA ZOZAYA

Euskal Herrian musikari ezaguna da Sara Zozaya. Ekosisteman parte hartu du modu anitzetan eta horren islada dira Benito Lertxundi-rekin duen kolaborazioa edota Rafa Berrio-ren ondoan egin izana bide-aren zati bat. 2018an atera zuen lehen EP-a eta hortik aurrera bide oparoa izan du, azkena, ‘Nara’ izeneko LP-a izanik. Primavera Sound edota Eufonic bezelako jaialdietan parte hartu du. Orain ere, Sarak eraldaketa dakar. Bere momentu pertsonala egiten duen musikan islatu egiten du eta horrek ez du amaiera.

‘attä’ – Soinuek ere paisaiak sortu ditzakete. Progresio bukaezin baten barruan sartuko gara. Ahots batek zeharkatzen gaitu bapatean eta hara non, beste mundu batean gaudela dirudi. Hau da ‘attä’, Sara Zozaya-ren lan berria. Bide berri baten hasieran gaude. Aterpe emozionala da hau, bukaera emateko izan zenari eta tokia uzteko datorren ezezagun horri. Kapak kendu eta gutxi-rekin ondo sentitzera dator artista donostiarra. Minimal eta argi. Esentziara buelta bakarlari moduan egitea ez da nahigabeko hautua izan. Beti ere ongi inguratuta, hori bai. Ke Lepo izan da ekoizle EP berri honetan eta lagundu dio proiektuaren norabideari kolorea ematen: hotz baina eder, gau bukaezin batean, argia. Lan berri hau Aloud Music-en babesean dator, besteak beste, Marina Herlop eta Viva Belgrado bezelako artisten etxe izan den zigilua.

Itziar Garaluze – bideoartistak- bere irudi ta proiekzioekin Sarak lagunduko du bira osoan zehar,
Mon Laferte, Amorante, Oreka Tx eta beste zenbait artistekin lan egin duenak.
Hortik kontzertuak intentsitate berezia dutela musikaren eta irudiaren artean.

XAK
Paxkal Irigoyen musikari Garaztarraren proiektu berria. Diska (XAK – Mukuru 023) joan den primaderan plazaraturik, orain boskotean heldu zauzkigu folk/pop doinuak kontzertruz eskaintzerat.

Kokapena
Psilocybenea Aretoa
Psilocybenea
Amutalde Kalea,
Hondarribia
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/psilocybenea
Bilaketa metodo berriak