RTZ Kolektiboa + ØDEI + La Basu + Kramsa + The Border Kidz

07
Mar
09:45
HENDAIA (LAPURDI)
Gaztelu Aretoa
Sarrrera: Aurrez 10 euro. Egun berean 15 euro

Martxoaren 7an Rap gaualdia izango da Hendaian. RTZ Kolektiboaren ‘Eden’ disko berriaren aurkezpen kontzertua izango da, Lanetik Egina kolektiboarekin elkarlanean antolatua Gaztelu Aretoan. Arratsaldeko 17:00etan hasita musika eskaintza oparoa izango da.

EGITARAUA
Kramsa
The Border Kidz
La Basu
ØDEI
RTZ Kolektiboa
Dj Üzküluz (Hendaiako Gaztetxean afterrean)

RTZ Kolektiboa

Rap giroetan datorren banda gaztea da RTZ Kolektiboa. Baionako Zizpa gaztetxean eman zituzten lehen pausoak bertan antolatzen diren rap ikastaroetan, eta agertokietara salto egitean sortzen da kolektiboa. 2023 urtean ‘Konkista’ izeneko lana plazaratu zuten, euskaraz egindako errima eta erritmoak bat egiten duten diskoa. Lanean rapa da nagusi, baino bestelako doinuak ere entzun daitezke drilla edota Boombap erako abestiak tarteko. 2026 honetan taldearen iraupen luzeko bigarrenak ikusten du argia, ‘Eden’ izeneko lana.

DISKOGRFAIA
📀 Konkista [2023] 📀 Eden [2026]

ØDEI

2Zio taldean urte luzez aritu eta gero, bakarkako bidea hartu zuen Odei Barroso bertsolari eta musikariak 2019 urte inguruan. Honakoa bere bakarkako proiektua da, nahiz eta banda formatuan taularatu agertokian. Musika bidean bi disko argitaratu ditu, eta 2022ko ‘Terapia’, eta 2025 honetan argia ikusi duen ‘Goizegi hiltzeko’ lana. Hitza eta erritmoak oinarri dituen rap erakustaldi apartak dira bi lanak. Aurretik ere Odei Barrosok bere gaitasunak sobera ongi erakutsi ditu Euskal Herriko eskenatoki aunitzetan, eta bere izena aski ezaguna da Euskal Herriko zaletuen artean. Diskoa kalean zuzeneko emanaldiak ditu jomuga nagusi.

DISKOGRAFIA
📀 Terapia[2025] 📀 Goizegi hiltzeko [2025]

La Basu

Elena Caballero da La Basu, eta hogei urte baino gehiago daramatza musika errepidean. Rap giroetan abiatu zuen bidea, euskaraz eta gazteleraz osaturiko errima eta erritmoak uztartuz, garaian gurean oraindik ere hip hop mugimendua undergroundean zegoenean. Egun, dozenaka dira rapean aritzen diren musika proposamenak, eta mugimenduak foko argitsuetatik kanpo jarraitzen badu ere, eszena interesgarri bat bada gurean. 2019an ikusi zuen argia La Basuren estudioko azken lana ‘Gerra’ izenpean, eta Baga Biga diskoetxearen babesean.

Kokapena
Les Halles de Gaztelu
Bilaketa metodo berriak