Rodeo + Sofa +Wet Cactus + Pelax
Otsailaren 28an Rodeo (argazkian), Sofa, Wet Cactus eta Pelax zuzenean ariko dira Zestoako gaztetxean. Sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai.
Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), Beรฑat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.
Sofa taldeak hamar urte bete berri ditu musika errepidean, eta egun, talderen hirugarren lana den ‘Krispetak’ (Bonberenea Ekintzak) aurkezten ari da agertokietan. Kepa (baxua eta ahotsa), Jonbe (Gitarra eta ahotsa) eta Heloy (bateria) dira egun Sofa, eta musikalki Math rock eremuan kokatu izan da banda. ‘Krispetak’ diskoa 2021eko ekaina eta urria bitartean grabatu, nahastu eta masterizatu zen Gaztain estudioetan. Diskoa kalean zuzeneko emanaldietan murgildua da talde gipuzkoarra.
Pelax egitasmoa Unai Pelayo musikariak jarri zuen martxan 2013 urte inguruan. Denborarekin, bakarkako egitasmo zena talde bilakatu da, eta oraindik ere bakarkako emanaldiak eskaintzen dituen arren, talde izaera du egitasmoak. Musika bidean zazpi disko argitaratu ditu Pelax-ek, horitako azkena ‘Esan Gabe Doa’ izena darama eta Balio Dute zigiluaren babesean ikusi du argia. Egun, Iker Vazquez (Bateria), Iรฑigo Ozaeta (Baxua), Andoni Olaetxea (Gitarra) eta Unai Pelayo (Gitarra, ahotsa eta hitzak) dira Pelax.
DISKOGRAFIA
๐ย Pillotegiko Saioak [2014] ๐ Cowboy’s Orchestra Saioak [2015] ๐ Talkak egiten du didaktika [2017] ๐ A – B [2019] ๐ D – E [2019] ๐Esan gabe doa [2024]
Foru Plaza, 1,
20740 Zestoa