Puntu Takoma + Kunbialari + Dj Aske
Atekabeltz gaztetxearen urteurrenaren barnean Puntu Takoma (argazkian), Kunbialari eta Dj Aske zuzenean ariko dira uztailaren 18an.
Puntu Takoma Iruñerriko rock alternatibo/grunge taldea da, eta Asier Etxeberria musikariak martxan jarritako proiektua. 2025etik banda formatuan, 90. hamarkadako soinuez osatutako errepertorioa aurkezten dute, ahots melodikoak eta gitarra distortsionatuak tartekatuz. Gaur egun, besteak beste, azken LPa aurkezten ari dira, “Ez gara modernoak”: Eztabaida, kontraesanak, fuzz-a eta ironiaz apur batez sorturiko koktela.
DISKOGRAFIA
📀 Izaerendipia [2020] 📀 Ez gara Modernoak [2025]
Atekabeltz Gaztetxearen 21. urteurrena
11.00 Jokuk
14.00 Brindise
14.30 Bazkarie ta ondoren
Bingo musikatue
18.00 Karro-moji-poteoa
21.00 Luntxe
22.30 Puntu Takoma, Kumbialari eta DJ Aske goizalderarte!!
Elbarren kalea
Leitza
Nafarroa