Puntu Takoma + Haizkan

23
Uzt
23:00
BAKAIKU (NAFARROA)
Burniziri Gaztetxea
Doako emanaldia, jaiak

Uztailaren 23an Haizkan eta Puntu Takoma (argazkian) zuzenean ariko dira Burniziri Gaztetxean, Bakaikun.

Puntu Takoma

Puntu Takoma Iruñerriko rock alternatibo/grunge taldea da, eta Asier Etxeberria musikariak martxan jarritako proiektua. 2025etik banda formatuan, 90. hamarkadako soinuez osatutako errepertorioa aurkezten dute, ahots melodikoak eta gitarra distortsionatuak tartekatuz. Gaur egun, besteak beste, azken LPa aurkezten ari dira, “Ez gara modernoak”: Eztabaida, kontraesanak, fuzz-a eta ironiaz apur batez sorturiko koktela.

DISKOGRAFIA
📀 Izaerendipia [2020] 📀 Ez gara Modernoak [2025]

HAIZKAN
Haizkan 2021ean Urdiainen, Nafarroan sortutako rock taldea da. Taldea Euken Perez baterijoleak, Haritz Goikoetxea baxujoleak eta Gaizka Lanas gitarjole eta abeslariak osatzen dute. 2022-an kaleratu zuten estreinako lana, “Etsi” izeneko EP-a, 5 abestiz osatua. 2024an, “Zaurekin” LPa atera zuten.

Bilaketa metodo berriak