PUBLIC HOUSE + BARRRK
Uztailaren 22an Public House eta Barrrk taldeak zuzenean ariko dira Psilocybenea Aretoa, Hondarribian.
PUBLIC HOUSE (High-octane Punk, Melbourne)
PUBLIC HOUSE etorkizun handiko Melbourneko punk taldea dugu, 2023an Wolfgang Buckleyk (Stiff Richards) eta James McClurgek osatua. Taldeak geletan maketak grabatzetik Melbourneko eta Europako eszenatokiak konkistatzera pasa zen berehala, energiaz beteriko emanaldiei esker entzulego fidela bereganatuz. PUBLIC HOUSE energia gordinaren nahasketa leherkorra eta riff harrigarriak eskaintzen ditu: iragana eta etorkizunaren erdibidean dagoen soinu lehergarria, ordea. Bere estreinako diskarekin, PUBLIC HOUSE prest dago Europara inoizbaino handiago eta hobeto itzultzeko. KONTUZ!!…
BARRRK (Post-punk, Laudio)
Ia urtebete entsegu-lokalean ordu eta ordu eman ondoren, Barrrk talde bizkaitarrak; estreinako EPa argitaratu zuen pasa den 2025an, duda Gabe Euskal Herriko musika eszenan ezusteko atsegina izan zena. Emakumezko abeslaria buru, konposizio fresko eta zuzenak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, postpunkaren eta poprockaren arteko soinua eta, batez ere, guztiontzako dibertsioa zuzenean.