Palestinaren aldeko kontzertua:
Ekeko el Perro
Uztailaren 2an Ekeko el Perro eta bere banda zuzenean ariko dira Tolosako 3 tabernaren aurreko plazan. Emanaldia 19.00etan hasiko da.
Kontzertuaz gain, jardunaldiak arte-ekintza berezi bat izango du. Bertan, Ibon Barandiaran tolosarrak eta Naiara Delgado andoaindarrak, aldez aurretik muntatutako egurrezko puzzle erraldoi baten gainean, zuzenean margotuko dute Picassoren Gernika, Palestinako koloreekin egindako pintura akrilikoaren bidez.
Era berean, IƱigo Calvo ordiziarrak duela 15 egunetik bere SAMA izeneko erakusketa aurkezten ari da; hariz jositako biniloen bilduma bat da, rock taldeak erreferentzia dituena.
* Palestinako herriari elkartasuna adierazteko aukera izango da puzzle erraldoiaren zati bat, jositako rock biniloak edo Ekeko el Perro taldearen LP berria erosita.
Disko berri honen salmentatik bildutako diru guztia Palestinako herriarekin elkartasunean lanean ari den BDS Euskal Herria erakundera bideratuko da.
Oria Kalea 12
Tolosa (Gipuzkoa)