Olatz Salvador
Urdabaiko Esentziak Mahastietan 2026 ekimenaren barnean Olatz Salvador zuzenean ariko da ekainaren 20an Gernikako Bodegas Itsasmendin.
MENUA
– Pasealdia mahastitik + Kontzertua + Dastaketa
– Urdaibaiko 4 txakoli + 4 pintxo
1990an jaiotako Donostiako bakarlariak, txikitatik hasi zituen piano eta solfeoko ikasketak, baina 20 urtetan Skakeitan taldean eman zituen musika munduko lehen pauso esanguratsuenak, bertan teklatua joz eta koroak eginez. Lagunek animatuta, 2014 urtean eman zituen bakarlari gisa lehen kontzertuak, eta 2018 urtean grabatu zuen ‘Zintzilik’ iraupen luzeko lehen lana. 2021an ‘Aho uhal’ diskoak ikusi zuen argia , eta azkenik, 2024 honetan ‘Zainak eman’ argitaratu da, guztiak Airaka zigiluaren babesean. Egun errepidean da lan hori aurkezten banda formatuan.
DISKOGRAFIA
📀 Zintzilik (2018) 📀 Aho uhal (2021) 📀 Zainak eman (2024)