Olaia Inziarte

06
Abu
23:00
GASTEIZ (ARABA)
Aihotz plaza
Doako emanaldia, jaiak

Gasteizko Aihotz plazan ere izango da zer ikusi eta zer entzun jai egunetan. Abuztuaren 5ean hasi eta 8ra bitartean zuzenekoez gozatzeko aukera izango da 23.00etatik aurrera doako emanaldian.

Olaia Inziarte

Pleura taldean ezagutu genuen urteak atzera Olaia Inziarte abeslaria, eta gerora Iker Laurobaren ondoan, Joseba Tapiaren bandan eta Chica Sobresalto egitasmoan aritu izan da musikari gisara. Bere bakarkako bidea  bi disko kaleratu ditu, eta debuteko ‘Lehengo Lepotikan Burua’ diskoari  ‘Zerrautsa’ diskoak eman dio segida 2025 honetan. Musikalki askotariko eremutan barneratzen da Olaia Inziarte bere musikan, izan ere, rock kantuak badira, kantautore erako abesti akustikoagoak ere, eta tartean popa, soula eta elektronikaren zertzeladak.

DISKOGRAFIA
📀 ‘Lehengo Lepotikan Burua’ [2022] 📀 ‘Zerrautsa’ [2025]

AIHOTZ PLAZA – KONTZERTUAK – JAIAK 2026

ABUZTUAK 5 ASTEAZKENA
23:00 La Txama

ABUZTUAK 6 OSTEGUNA
23:00 Olaia Inziarte

ABUZTUAK 7 OSTEGUNA
23:00 PILT

ABUZTUAK 8 OSTIRALA
23:00 Sua

 

Kokapena
Aihotz Plaza - Gasteiz
Aihotz Plaza - Gasteiz(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak