Nogen
Hamarkada bateko ibilbidea ospatzeko, Nøgen taldeak hitzordu berezi eta hunkigarri bat proposatzen dizu: Gayarre Antzokian eskainiko duen kontzertu berezia. Talde donostiarrak bere hamargarren urteurrena ospatuko du ohiko freskotasuna isladatuko duen emanaldiarekin.
Folk-pop kutsu anglosaxoiekin abiatu zen proiektu hura euskal musika eszenaren erreferente bilakatu da urte hauetan, eta orain, heldutasun artistiko betean, bere esentziari leial jarraitzen dio, ahots eta harmonien indarra, istorio zirraragarriak eta energiaz beteriko zuzenekoak eskainiz.
Nøgenek emanaldi berezi bat dakar Gayarre Antzokira, emozioz eta musikaz uztartutako bidaia bat partekatzeko asmoz.
2016 urtean Donostialdean jaiotako folk pop musika taldea da Nøgen. Markel Idigorasek (ukelelea eta ahotsa), Ane Negueruelak (ahotsa) eta Alex Irazustak (gitarra) eratu zuten taldea eta 2016 irailean bertan eman zuten lehen kontzertua hirukote gisa. Gerora Jokin Gilisagastik (bateria) eta Olatz Cuevasek (baxua) osatu zuten taldea. 2018 eta 2022 urte bitartean Eider Saezek aritu zen abeslari bezala, eta 2022ko otsailetik aurrera Ane Negueruelak hartu du berriz ahotsaren ardura.
DISKOGRAFIA
📀‘Lys’ [2017] 📀 ‘Liv til døden’ [2018] 📀 ‘Under Alt’ [2020] 📀 ‘Glastonbury’ (SG-DG)