Nhil + Erromintxelak
Markina-Xemein herriko Uhagon Kulturgunean 8. Jazz Aldia burutuko da Uztailaren 24 eta 25ean. Arrats gauero bi talde ikusteko aukera izango da.
Nhil Aretxabaletan sortu zen 2017. urtean. Laguntasuna oinarri duen talde hau, nahita baina aldiberean nahigabe hasi zen kantuak sortzen eta pop doinu bereziak bilatzen. 2020. urtean lehenengo EPa kaleratu ostean, lehen lan luzeak 2022 urtean ikusi zuen argia ‘Bizi Bagina Bezala’ izenpean. Egun, ‘Etxea’ diskoa kaleratu berri dute, CD eta binilo ederrean auto-ekoizpen bidez argitaratu den lana.
DISKOGRAFIA
📀 Aztarna [2020] 📀 Bizi Bagina Bezala [2022] 📀 Etxea [2025]
2021ean Arrasaten sortutako gipsy swing taldea da. Aurretik, proiektu ezberdinetan elkarlanean aritutako musikariak dira. Partaide guztiek musika ikasketak dituzte eta eskarmentu handiko musikariak dira bai estudioan, baita zuzenekoetan ere. Gaur egun, irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskola zein kontserbatorioetan.
Jon Garcia (gitarra elektrikoa eta ahotsa), Iñigo Zubizarreta (Manouche gitarra), Mikel Maniega (tronpeta), Aitor Moreno (kontrabaxua) eta Jokin Vitoria (bateria eta washboard) dira taldekideak. Instrumentu akustikoekin blues-a inprobisatuz ikusleak dantzan jartzen dituzte; swing eta gipsy musikaren ezaugarri solasgarri eta dantzagarrienetan oinarrituz, abesti sorta paregabea eskaintzen dute. Beraien erritmo frenetikoek XX. mendeko Parisko burdel eta kasinoetara garraiatzen dute entzulea.
8. JAZZ ALDIA – MARKINA-XEMEIN – UHAGON KULTURGUNEA
UZTAILAK 24 OSTIRALA
19:30 Nhil
21:00 Erromintxelak
UZTAILAK 25 LARUNBATA
19:30 Arima Soul
21:00 A Contra Blues
Xemein Hiribidea,
Markina-Xemein