NEOMAK + OXABI
19
Eka
22:00
LEIOA (BIZKAIA)
Lehendakari Agirre Plaza
Doako emanaldia, jaiak
Leioako jaien barnean Neomak (argazkian) eta Oxabi zuzenean ariko dira Lehendakari Agirre Plazan.
Neomak
Gaztetxotan hasita, trikiti txapelketetan aurkari nahiz bikote gisan plazara salto egin eta gerora, Kepa Junkerarekin Sorgiñak moduan harahona ibiliak dira taldeko kideak. Ahotsak, trikitia eta panderoa uztartuz aritzen dira agertokian, Amets, Irati, Leire, Eneritz, Garazi, Alaitz eta Maria. Arrasateko, Debako, Zarauzko, Zizurkilgo eta Asteasuko zazpi emakume. Abesti propioez gain, trikiti tradizionaletik hartutako koplak moldatuta ere kantatzen dituzte.
Kokapena
Lehendakari Agirre plaza - Leioa