neomak

24
Uzt
23:30
ZORNOTZA (BIZKAIA)
Zelaieta parkea
Doako emanaldia, jaiak

Uztailaren 24 gauean Neomak zuzenean ariko da Zornotzako jaietan. 23.30etatik aurrera Zelaieta parkean joko du doako emanaldian.

Neomak

Gaztetxotan hasita, trikiti txapelketetan aurkari nahiz bikote gisan plazara salto egin eta gerora, Kepa Junkerarekin Sorgiñak moduan harahona ibiliak dira taldeko kideak. Ahotsak, trikitia eta panderoa uztartuz aritzen dira agertokian, Amets, Irati, Leire, Eneritz, Garazi, Alaitz eta Maria.  Arrasateko, Debako, Zarauzko, Zizurkilgo eta Asteasuko zazpi emakume. Abesti propioez gain, trikiti tradizionaletik hartutako koplak moldatuta ere kantatzen dituzte.

Bilaketa metodo berriak