Naxker + Nhil
Egubakoitzak berreskuratzen ekimenaren barnean Naxker (argazkian) eta Nhil zuzenean ariko dira bergarako Kartzela Zaharrean. Sarrerak ez dira aurrez salduko, bertan baizik.
Naxker taldea 2022 urtean sortzen da Nafarroako Atarrabia herrian. Musikalki pop eta punk-rock estiloen nahasketa aurkezten dute eta hau oinarri izandaΒ sortzen dituzte kantuak. 2024ko irailan haien lehenengo diska plazaratu zuten ‘Matxenia II’ izenpean, Josu Erviti soinu teknikariaren gidaritzapean grabatua. 2025 honetan ikusiko du argia taldearen EP berriak, ‘Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?’ izeneko lana, bost kantuz osaturiko grabaketa.
DISKOGRAFIA
π ‘Matxenia II’ [2024] πΒ ‘Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?’ [2025]
Nhil Aretxabaletan sortu zen 2017. urtean. Laguntasuna oinarri duen talde hau, nahita baina aldiberean nahigabe hasi zen kantuak sortzen eta pop doinu bereziak bilatzen. 2020. urtean lehenengo EPa kaleratu ostean, lehen lan luzeak 2022 urtean ikusi zuen argia ‘Bizi Bagina Bezala’Β izenpean. Egun, ‘Etxea’ diskoa kaleratu berri dute, CD eta binilo ederrean auto-ekoizpen bidez argitaratu den lana.
DISKOGRAFIA
π Aztarna [2020] π Bizi Bagina Bezala [2022] π Etxea [2025]
Kartzela Zaharra
20570 Bergara
Gipuzkoa