Natural Project + Ezpalak
Apirilaren 21ean Natural Project (argazkian) eta Ezpalak taldeak zuzenean ariko dira Andoaingo gaztetxean.
Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria) dira egun taldeko kidean, eta abiadura biziko bidea egin dute hiru urteko bidean hiru disko argitaratuz. Horietako azkena 2022ko neguan ikusi du argia ‘Hortz aina hots’ izenpean.
Natural Project taldeak 30 urte bete berri ditu musika errepidean eta disko berri batekin ospatuko ditu hiru hamarkadak ‘Olabista’ izena darama taldearen estudioko azkenak eta iluntasun dotore eta sentsibilitate sakoneko giroetan bilduriko 5 abesti aurkezten dizkiguna EP formatuko lanean. Taldeak joan etorri asko izan dituen arren, tinko eusten diote haserako musika filosofiari, aro bakoitzean nahi izan duten territorioetan sakonduz. Estanis Elorza (Baxua eta ahotsa), Beñat Ruiz (gitarra), Juan Pablo Valdecantos (teklatuak) eta Aitor San Sebastian (bateria) dira egun Natural Project.
Aita Larramendi Kalea, 33
20140 Andoain