Parabellum + Mostaza Karizia + Txarrantxa
Andoaingo Gaztetxeak 42 urte beteko ditu azaroan eta hori ospatzeko kontzertu xorta ederra antolatu du hilabetean zehar. Azaroaren 21 gauean Parabellum (argazkian), Mostaza Karizia eta Txarrantxa ariko dira zuzenean.
90. hamarraldiko punk rock talde esanguratsuenetako bat izan zen Barakaldoko Parabellum banda. 1985 urtean sortu zen taldea, eguneroko errealitate krudelari musika bidez izkin egiteko, eta Euskal Herriko zein gure mugetatik kanpo toki bat egitea lortu zuten. Taldearen lehen urteak abiada bizikoak izan ziren, eta hamar urteko bidean lau disko argitaratu zituzten, taldea pixkanaka desegin arte. 2017 urtean itzultzen da Parabellum agertokietara, eta geroztik zuzenekoak eta diskoak uztartu dituzte, betiko kantu zerrenda mantenduz, baino errentetatik bizi gabe. Egun Josu Korkostegi (Ahots nagusia eta bateria), Lino Prieto (baxua eta azpi-ahotsak), Pedro de la Osa (gitarra eta azpi-ahotsak) eta IƱaki Setien (gitarra) dira Parabellum.
Aita Larramendi Kalea, 33
20140 Andoain