Nafarroa 1512 + Les Testarudes

28
Uzt
23:00
VILLABONA (GIPUZKOA)
Erreboteko plazan.
Doako emanaldia, jaiak

Villabonako herriko jaien barnean Nafarroa 1512 eta Les Testarudes (argazkian) taldeak zuzenean ariko dira Erreboteko plazan. Emanaldia 23.00etan hasiko da.

Nafarroa 1512

Nafarroa 1512 taldea Sakana bailarako Arbizu herrian sortu zen 2010 urtean. Musikalki street punk doinuetan sakontzen du bandak, eta hamabost urteko ibilbidean estudioko lau disko plazaratu dituzte, zenbait kantu suelto sarean zintzilikatzearekin batera. Taldean formazioa aldaketak izan dituzten arren, tinko eutsi diote haserako norabideari.

DISKOGRAFIA
📀 Fronte berria (2016) 📀 Garraxarik Sakonena (2019) 📀 Iraungo du (2020) 📀 Askatasun Haizea (2023)

Bilaketa metodo berriak