Moonshine Wagon + Manifa + Pelo Perro + Tudetuz + Chuleria, Joder! + Mameoff + Kaos Ekaitza + Katapunk + …

19
Ira
20:00
HARANA (ARABA)
Uribarri Harana
Doako emanaldia

Irailaren 19an Ekhifest jaialdia ospatuko da Arabako Uribarri Harana herrian. Punk musika nagusi izango da doakoa izango den festibalean.

Moonshine Wagon

Moonshine Wagon heavy-bluegrass talde gasteiztarra da. 2013ko udazkenean sortutako talde hau Europako areto eta jaialdi ugarietara iritsi da beti erabiltzen duten autokarabanan. Nahiz eta Goiatz Duttok (biolina, mandolina eta ahotsa), Lander Lourido (gitarra eta ahotsa) eta Victor Martinek (kontrabaxua) osatzen duten taldea, posible da bikote edo laukote formatuan topatzea kontzertuetan. Taldeak lau disko kaleratu ditu musika bidean: ‘Folk you’ (2015), ‘Porca Miseria’ (2017), ‘Straight From The Mud’ (2019) eta 2022 honetan Baga Biga diskoetxearen babesean argia ikusi duen ‘Self-Destruction’.

Chuleria, Joder!

Bizkaiko Ezkerraldean sortzen da Chuleria, Joder! taldea. Urteak atzera beste musika egitasmoetan ibilitako musikariek osaturiko banda da honakoa, besteak beste, Desorden, 112… Taldeak estudioko bigarren diskoa grabatu berri du Haritz Harreguy soinu teknikariaren gidaritzapean, eta ‘La Urbe’ debuteko diskoaren jarraioena dela esan daiteke. Euskaraz eta gazteleraz abesturiko kantuak dira taldeak lantzen dituenak, musikalki, punkrock giroetan. Antxon (gitarra), Miryam (bateria), Alda (baxua) eta Iratxe (ahotsa) dira taldeko kideak.

DISKOGRAFIA
📀 La urbe [2023] 📀 Siempre me siento regular [2025]

Bilaketa metodo berriak