Mirua + Maruxak
Sestao herriko jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Txosnagunean egitarau ederra prestatu dute, mila koloreko musika eskaintzan.
Maruxak 2019an sortutako kolektibo trabesti bat da, Iruñeko Mendillorrin jaioa. Haien proiektuak trabestismoa, musika eta euskal tradizioko elementuak uztartzen ditu, folklorea ikuspegi queer, komunitario eta aldarrikatzaile batetik berreraikitzeko. Folklore Travesti bezalako ikuskizunaren bidez, genero-rolak zalantzan jartzen dituzte eta ospakizun-guneak aniztasunaren eta adierazpen askearen espazio bihurtzen dituzte. Azken urteotan Nafarroako hainbat gunetan aritu dira eta LAIAK LGTBIQ+ saria jaso dute. Haien EP berria, ESKUMINAK, aurkeztuko dute.
TXOSNAGUNEA – SESTAO – KONTZERTUAK
EKAINAK 19 Ostirala: OstiKda + Burutik + Argitu erromeria + Dj Enabil (19.00)
EKAINAK 21 Igandea: Andoni Ollokiegi (19.30)
EKAINAK 25 Osteguna:Asammer Band (20.30)
EKAINAK 26 Ostirala: Mirua + Maruxak (23:00)
EKAINAK 27 Larunbata: Fifi eta Fefa (23:30)