Mikel Vega + Peru

27
Ira
12:00
ZUMARRAGA (GIPUZKOA)
Zelai Arizti parkea
Doako emanaldia

Kalegorrian kultur elkarteak Keixpe musika zikloa antolatu du udazkenerako: lau kontzertu, hilean bat, azken igande eguerdian, Zumarragan eta Urretxun. Irailaren 27an, esperimentaziorako eta inprobisaziorako joera duten bi bakarlari ariko dira, Zumarragan: Mikel Vega eta Peru Galbete.

MIKEL VEGA
Vegak Bilbo aldeko eszena esperimentalean egin du bere bidea, bai noise rock proiektu bortitzetan (Killerkume, Conteiner…), bai bakarkako free jazz lanetan, gitarra hartuta instrumentu nagusitzat. Iazkoa du bakarkako diskorik berriena: ‘Tresneria’.

PERU GALBETE
Galbeteren estiloa lirikoagoa da, eta ahotsetik abiatzen da. Diziplina askotako makina bat proiektutan kolaboratu izan du: musikan, arte eszenikoetan eta zineman, besteak beste. Bere diskorik berriena ‘Beiratu’ da (2022), eta dagoeneko lan berri bat prestatzen ari da.

Eguraldi atsegina izanez gero, kontzertua Zelai Arizti parkean izango da; bestela, Zelai Arizti aretoan, musikariak eta entzuleak eszenatoki gainean direla.

Kokapena
Zelai Arizti
Zelai Arizti Kultur Etxea
Zelai arizti parkea
Zumarraga
http://www.zelaiarizti.eus/
Zelai Arizti(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak