Les Cuisinières

25
Urr
12:00
ZUMARRAGA (GIPUZKOA)
Zelai Arizti parkea
Doako emanaldia

Kalegorrian kultur elkarteak Keixpe musika zikloa antolatu du udazkenerako: lau kontzertu, hilean bat, azken igande eguerdian, Zumarragan eta Urretxun. Urriaren 25ean, Les Cuisinières jazz taldea arituko da, Zumarragan.

LES CUISINIÉRES
Talde berezia da Les Cuisinières. Hiru belaunalditako kideek osatzen dute. Pandemiaren garaian bildu ziren, bidegurutze batean elkar hartzen duten estiloak praktikan jartzeko: jazz tradizionala, zydecoa, Bayou rhythm and bluesa eta Mardi Graseko abestiak. Haien musikak New Orleansera garamatza. Ekainean, Auzomira zikloan, Ion Celestino tronpetista izan genuen Broken Brothers Brass Band taldearekin kaleak alaitzen. Oraingoan, Felix Elizalde (tronboia), Juana Etxauri (akordeoia), Xabier Celestino (banjoa), Xanti Etxeberria (sousafoia) eta Ezekiel Celestino (washboarda) izango ditu lagun. ‘Stomp Fever Stomp’ hamar hazbeteko biniloa argitaratu dute aurten.

Eguraldi atsegina izanez gero, kontzertua Zelai Arizti parkean izango da; bestela, Zelai Arizti aretoan, musikariak eta entzuleak eszenatoki gainean direla.

Kokapena
Zelai Arizti
Zelai Arizti Kultur Etxea
Zelai arizti parkea
Zumarraga
http://www.zelaiarizti.eus/
Zelai Arizti(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak