Meison + Superlore
Lasarteko Zabaleta auzoko jaien barnean, ekainaren 6 arratsean Meison (argazkian) eta Superlore taldeak zuzenean ariko dira Gure Lasarte Zikina kolektiboaren eskutik. 18.00 hasiko da musika festa.
Unai Unzuetak (gitarra), Ibon Azpirik (baxua) eta Aiert Agirrek (bateria) 2020an sortu zuten Meison taldea, eta 2024ko martxoan kaleratu zuten ‘48240’ izeneko debuteko lana. Bost kantuz osaturiko EP txikia da, non ‘Etxeko euskeran abestuteko punke’ bezala definitzen duten musikariek. Diskoa taldearen entsegu lokalean grabatu da, eta diseinuaz Sergio Devesa zaldibartarra arduratu da.
SUPERLORE Buruntzaldeako (Gipuzkoa) musika taldea da, Meltdown eta Kyxo taldetako kide ohiek sortua. 2026 urtearen hasieran ‘Arrakastaren rave eternalean’ izenpean, 6 kantuz osatutako diska laburra kaleratzen dute, Gasteizko BlackCatStudios-etan nahasia eta masterizatua. Musikalki Post-Harcore, Pop Punk edo Emo Rock estiloak atzeman daitezke taldearen kantuetan; Basement, Title Fight edota Viva Belgrado bezalako taldeen influentzia nabariarekin.
DISKOGRAFIA
📀 Arrakastaren rave eternalean (2026)