Maraya & The Mad Wolfe Zudeco Brotherhood + John Dealer and the Coconunts + Garratz

13
Eka
20:00
MAÑARIA (BIZKAIA)
plaza
Doako emanaldia

Ekainaren 13an Albokan Rolla jaialdiaren edizio berri bat burutuko da Mañarian. 20.00etatik aurrera Maraya & The Mad Wolfe Zudeco Brotherhood,  John Dealer and the Coconunts (argazkian) eta Garratz ariko dira zuzenean. Gaualdia borobiltzeko disko jartzaileak izango dira.

John Dealer & The Coconuts

Legazpiako rock taldea da John Dealer & The Coconuts. Iñaki Ormazabal (Bateria), Andoni Dominguez (Baxua), Noel Calvo (Gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Caballero (Gitarra) dira laukotea osatzen dutenak. 2016an argitaratu zuten lehen disko homonimoa eta orduztik hiru lan argitaratu dituzte, azkena 2021ean, ‘Red Light Stories’ izeneko autoekoitzitako diskoa. Diskoz disko rockak eskaintzeko duena zukutzen aritu dira, beraien soinuari ñabardura gehiago txertatuz eta zuzenean ahal beste defendatuz.

Garratz

Arrasate eta Elorrio artean sortu zen Garratz taldea 2022ko udazkenean, musika pasioz bizi duten bost lagunen artean. Punk rocka oinarri du taldeak, baina bere musika kokteleran reggae ukituak eta bestelako doinuak sartzen dituzte ere. 2023 urtean ‘Hau ez da irratian entzungo’ disko txikia plazaratu zuten, eta 2024 urtan ‘Arnasak estu hartzeraino’ lehen lan luzeak ikusten zuen argia. Azken urteetan aldaketak izan dira taldeak eta egun aro berri batean da ‘Bidoi bete gasolina’ diskoa kaleratzearekin batera.

DISKOGRAFIA
📀 Hau ez da irratian entzungo [2023] 📀 Arnasak estu hartzeraino [2024] 📀 Bidoi bete gasolina [2026]

Bilaketa metodo berriak