Maite Larburu + Jurgi Ekiza
Ekiza musikariak bira amaiera iragarri du, eta bide horretan Hendaian, Berrizen eta Villabonan ariko da Irailaren azken asteburuan. Emanaldi hauekin ‘Argitzala’ diskoaren bira amaitutzat emango du. Villabonako emanaldian Maite Larburu izango du lagun, eta ‘Maizter’ izeneko bere azken diskoa aurkeztuko du hirukote formatuan, oholtza Karlos Arancegui eta Carlos Taroncher musikariekin partekatuz.
Jurgi Ekiza, 1980an jaiotako Baionako musikaria da. 2006an Willis Drummond musika taldea sortu zuen eta bertako gitarra-jolea eta abeslaria da. Bakarlari gisa 2015ean lehenengo diskoa kaleratu zuen, ‘bH036-LP’, bertan, bera izan zen instrumentu guztiak jo zituena eta giro intimoko kantu ederrak sortu zituen. 2017an, Amanita estudioan zuzenean jotako saioa kaleratu zuen ‘Ekiza 2016/IX/04 Amanita Studio’ izenarekin. Azkenik, 2025 honetan ‘Argitzala’ disko kaleratu du. Diskoa kalean bira erraldoi batean murgilduko da musikari lapurtarra.
DISKOGRAFIA
📀 bH036-LP [2015] 📀 Amanita [2016] 📀 Argitzala [2025]
Maite Larburu musikariak rol, bide eta genero desberdinetatik gurutzatzen du musika. Beste diziplinetako artistekin kolaboratzen du biolin jotzaile, abeslari edota konpositore moduan. Kantugile bezala lau disko plazaratu ditu; horietako bi Neighbor bikotearen izenpean. ‘Maizter’ Larbururen bostgarren diskoa da.