Ekiza
Ekiza musikariak bira amaiera iragarri du, eta bide horretan Hendaian, Berrizen eta Villabonan ariko da Irailaren azken asteburuan. Emanaldi hauekin ‘Argitzala’ diskoaren bira amaitutzat emango du.
Jurgi Ekiza, 1980an jaiotako Baionako musikaria da. 2006an Willis Drummond musika taldea sortu zuen eta bertako gitarra-jolea eta abeslaria da. Bakarlari gisa 2015ean lehenengo diskoa kaleratu zuen, ‘bH036-LP’, bertan, bera izan zen instrumentu guztiak jo zituena eta giro intimoko kantu ederrak sortu zituen. 2017an, Amanita estudioan zuzenean jotako saioa kaleratu zuen ‘Ekiza 2016/IX/04 Amanita Studio’ izenarekin. Azkenik, 2025 honetan ‘Argitzala’ disko kaleratu du. Diskoa kalean bira erraldoi batean murgilduko da musikari lapurtarra.
DISKOGRAFIA
📀 bH036-LP [2015] 📀 Amanita [2016] 📀 Argitzala [2025]
48240 Berriz,
Bizkaia,