LOSADO + LEPORA

05
Eka
20:00
MUTRIKU (GIPUZKOA)
Zubiaram Taberna
Doako emanaldia

Losado eta Lepora (argazkian) taldeak Mutrikuko Zubiaram tabernan arituko dira Ekainaren 5ean. MRK-rekin elkarlanean antolatutako kontzertua da eta arratsaldeko 8retan hasiko dira emanaldiak.

Lepora

Txus (Same Old, Libe, Losado, Eh!), Ibon (Tutan Come On), Gorka (Kashbad, Trumbo) eta Txusta (Iont) dira Lepora. Gasteiztarrek 2020an argitaratu zuten lehen diskoa (“Lepora”, Bonberenea Ekintzak). 2022ko azaroan bigarrena grabatzera sartu ziren. Oraingoan ere grabazioa eta nahasketak Karlos Osinagak egin ditu: bateria eta baxua Berako Atala Estudioan grabatu dituzte, Iñigo Irazokiren laguntzarekin, eta gainerakoa Tolosako Bonberenea Estudioan. Masterizazioa Victor Garciak egin du, Ultramarinos Mastering-en. Diseinuaz Mikel Escalera (Giante) arduratu da. Disko berrian, 3 mailukada eta 3 labankada bildu dituzte, zakarragoak, zuzenagoak. 2023ko udaberrian ikusiko du argia, eta bere izenburua da “Zulotik”.

Kokapena
Zubiaram taberna
https://www.instagram.com/zubiaram_taberna/
Bilaketa metodo berriak