HIL + SINDY BERBENAS
26
Aza
19:30
MUTRIKU (GIPUZKOA)
ZUBIARAM TABERNA
Doako emanaldia
Lehenik eta behin, Hil taldeak hartuko du oholtza. Ondarroa eta Deba inguruko musikariek osatutako taldeak punka, hardcorea eta rock gordina uztartzen ditu. Azken urteetan Euskal Herriko underground eszenan presentzia handia lortu dute, eta oraingoan 2025ean argitaratutako “Eraso Bortitza” diskoa aurkeztuko dute Mutrikun.
Gauari amaiera emateko, Arrasateko Sindy Berbenas taldeak hartuko du lekukoa. Oi!, punk eta street-rock doinuekin, zuzeneko festa-girokoa eta energia handikoa eskaintzen dute. Publikoarekin lotura zuzena bilatzen duen talde horietakoa da, eta Abendurockeko azken gauari amaiera ezin hobea emango diote.
Kokapena
Zubiaram taberna