Los Zopilotes Txirriaos
Uda bete betean den honetan zuzeneko musikak ez etenik gurean. San Juan eta San Pedro jaien barnean kontzertu ugari izango dira Sestao herrian. Gauero eskaitza zabala izango da.
Los Zopilotes Txirriaos taldeak napar-mex erako musika jorratzen du. Kojon Prieto eta Los Huajalotes taldearen antzera, mexikar rantxerak dituzte musika sustrai, nafarroako ardo goxoz bustitako kantu alai eta festazaleak eskainiz zuzeneko eroetan. 2010 urtetik martxan, iraupen luzeko lau disko kaleratu dituzte, horietako azkena ‘La Chica Maravilla’ lana. Diskoa Pottoko estudioetan grabatua izan da 2021 urtean zehar, eta teknikari lanetan Fredi Pelaez aritu da soinu mahaiaren bestaldean. Disko honetako kantu guztiak taldeko abeslari den Konejo Eseberrik idatzi ditu, eta talde lanean erregistratuak izan dira estudioko sesioetan.
SESTAOKO JAIAK 2026 – KONTZERTUAK
EKAINAK 19 Ostirala: El Engendro Musical
EKAINAK 20 Larunbata: Orquesta Krypton
EKAINAK 21 Igandea: Los Zopilotes Txirriaos
EKAINAK 24 Asteazkena: Potato
EKAINAK 25 Osteguna: Neomak
EKAINAK 26 Ostirala: El Drogas
EKAINAK 27 Larunbata ETS
EKAINAK 28 Igandea: Akerbeltz
EKAINAK 29 Astelehena: Orquesta Vulkano